Familiak adierazi digu, printzipioz aske geratzeko hilabete inguru falta denean espetxez aldatzea “kaltegarria dela, kartzela berriko baldintzetara ohitu beharko delako”.
Preso politiko arrasatearra Murtziako espetxean zegoen, eta guardia zibilak Valdemoroko kartzelara eraman zuen. Han gaua igaro zuen, eta atzotik Valladolideko espetxean da.
Bere egoeraren inguruko daturik ez duela azaldu digu familiak, eta domeka arratsaldean bisita jasoko du.
Printzipioz preso arrasatearra “azaroaren 22aren inguruan aske geratzekoa da”, eta beraz hilabete inguru falta da kondena amaitzeko.
Horregatik, “orain espetxez aldatzea berarentzat kaltegarria da, Murtziakoan urte asko izan ostean, Valladolideko baldintzetara ohitu beharko delako”.
“Kanpotik begiratuta, badirudi lekualdatzea onuragarria dela, Valladolid hurbilago dagoelako, baina honek onura gutxi ditu, eta berarentzat kaltegarria da”.