Iosu Arkauz astelehenean aske geratzekoa da, 29 urteko kartzelaldiaren ostean

0
2256

Preso arrasatearra “azaroaren 7an aske geratzekoa zen, baina kartzelaz aldarazi zutenez, bere askatzea atzerarazi zuten”. Familia eta presoa bera “urduri” daude askatzearen egunaren zain.

Argazkia: Herritar bat.

Iosu Arkauz 29 urte eta 8 hilabete eman ditu espetxean. Martxoan 30 urte egingo lituzte espetxean. Kartzela ezberdinetan urrunduta egon ostean, aurtengo urrian kartzelaz aldarazi zuten, Murtziakotik Valladolidekora.

Horren ondorioz “erredentzioak kendu zizkioten – azaldu digu gaur familiak – eta aurtengo azaroaren 7an libre geratzekoa zen arren, lekualdatzearekin atzeratu egin zuten askatzea, azaroaren 23ra (datorren astelehenera). 15 egun gehiago ezarri dizkiote lotsarik gabe”.

Ramon Arkauz anaiak azaldu digu “Iosu eta familia oro har urduri gaudela, batez ere gure ama, tentsio handiarekin dago, bere semeetako bat etxera noiz itzuli ahalko zain, beranduegi izan baino lehen”.

Familiak gogora ekarri du urte hauetako guztietako “bidaia luzeak, dirutza, sufrimendua,… Eskerrik asko bihotzez euskal preso politikoen inguruan lagundu duten guztiei”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen