Argazkia: Diario Vasco.
Ion Loiola Ansola elgoibarra duela astebete Arrasateko parrokiara iritsi zen apaiz laguntzaile gisa. Loiolak zazpi urte Arrasaten eman dituen Pako Etxebesterekin kolaboratuko du. Erlijiozko gurtza Arrasaten Etxebeste eta Loiola buru direla egingo da, eta Horacio Argarate parrokoak Oñatin egingo ditu batez ere elizkizunak. Hala ere, koordinazio lanak Argaratek egingo ditu.