Intxorta 1937k Madrilen frankismoaren inpunitatea salatu du

0
698

Arrasateko elkarteak eta beste 125 entitatek espainiar Kongresuaren aurrean salatu dute Memoria Demokratikoa delakoak “ez duela inor epaituko eta ez duela egiaren bilaketa erraztuko”.

Argazkiak: Intxorta 1937.

Intxorta 1937 kultur elkarteak, beste 124 kolektibok eta CEAQUAk atzo bilkura egin zuten espainiar estatuko Diputauen Kongresuaren aurrean.

Frankismoaren inpunitatearen aurkako ekimen legegileak desblokeatzeko eskatzen dute. Era berean, Memoria Demokratikoa delakoa gaitzetsi dute:

“Dagoen bezala, bere horretan, justiziaz hitz egiten du, baina ez du inor epaituko, eta ez du egiaren bilaketa erraztuko, Errepublikaren legezkotasunaren defendatzaileak matxinada militarragatik auzipetu zituzten epaiketak baliorik gabe utziz”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen