Intxorta 1937: “Errepublikaren eguna ospatzera animatzen zaituztegu”

2
811

Testua eta argazkiak: Intxorta 1937 kultur elkartea.

Gaur apirilak 14, Errepublikaren eguna ospatzera animatzen zaituztegu, bandera errepublikarra eta ikurrina lehio eta balkoietan jarriz, eta, 12:30ean, Riegoren ereserkia eta Eusko Gudariak ozenki jo eta kantatzera, eskura dituzuen baliabideekin, nahiz eta mugikorra izan.

Gora Errepublika! Frankismoaren Inpunitaterik ez! Askatasuna eta Osasuna!

2 IRUZKIN

  1. Abertzalez mozorrotutako españolistak. Nire ustez disparate bat da Errepublikaren eguna ospatzea, are gehiago bizi dugun koiunturan. Hego Euskal Herria Madrilen esku geratu da guztiz (lehen ez bazegoen nahikoa lotuta) eta estatutua eta konpetentziak pikutara bidali ostean, espainiar armada ere bidali digu, han eta hemen Espainiar ereserkia jarriz. Gobernuak eta beraien komunikabideak Espainiaren batasunera deitzen dute virus bati aurre egiteko (kar kar kar) baina ez da txantxetarako kontua, euskal nortasuna zapaltzen duten bitartean, indar independentistei kriston egurra ari dira ematen. Beraien zentralismoa indartuz. Preso politiko katalan zein euskaldunak kartzelan mantenduz. Hau al da Espainiar ezkerra? Hauek dira errepublikaren oinordekoak?
    Ze III. errepublika aldarrikatu behar dugu? ez gara bizi 1937an…
    Ez daukagu ezer ospatzeko Espainiarrekin, ezin dugu ezer espero Espainiatik, ez goaz inora sasi abertzale españolistekin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen