Elkarte arrasatearrak beste ekitaldi gehiago ere antolatu ditu Elgetako Erresistentziaren 85. urteurrenean.
Irudiak: Antolatzaileak.
Elgetako Udalak eta Intxorta 1937 elkarteak ondorengo ekitaldiak antolatu dituzte datozen asteetarako:
Bisita gidatuak, apirilaren 15ean (ostirala) eta 17an (igandea), Interpretazio Zentroan goizeko 10:00etan.
‘366 egun borrokan Euzkadiren alde’ liburuaren aurkezpena, Elgetako udaletxeko pleno-aretoan, apirilaren 21ean (osteguna), arratsaldeko 18:30ean.
Omenaldi ekitaldia, apirilaren 24an (igandea), Elgetako Mendizaleen plazan, eguerdiko 12:00etan.
‘Apaiz kartzela’ dokumentala eta solasaldia, Xabier Amurizarekin, apirilaren 27an (asteazkena), Elgetako Espaloia antzokian, arratsaldeko 18:30ean.





