Ekimena Askapenak antolatu du Arrasateko Gaztetxearen laguntzarekin.
Testua: Askapena.
Internazionalismoa giltzarri askatzaile guztiz beharrezkoa da Euskal Herriaren askapen prozesuan, eta zer esanik ez, egiturazko krisi kapitalista honen barruan. Kapitalak eta estatuek sortutako eraso ekonomiko, politiko eta militarraren aurrean jarraitzen dugu munduko herri langileok.
Testuinguru honetan antolatzen dugu aurtengo Internazionalista Eguna, eta gure aldarrikapena egun honetan argia izango da; Krisi kapitalista honen aurrean aterabide antikapitalista, antimatxista, antiarrazista, antifaxista eta antiinperialista eraiki dezagun! Euskal Herria Internazionalista eraiki dezagun!!
Urriaren 22ko egitaraua:
13:30etan Pakito Arriarani omenaldia egingo zaio Monterrongo
oroitarrian.
14:30etan, Arrasateko Gaztetxean Bazkaria. Bazkariko tiketak salgai
daude Irati eta Iluntz tabernetan, 10€ren truke.
18:30etan, Bertso Saio Ibiltaria, Arrasateko muralei bisita eginez,
Oihane Perea, Iñaki Viñaspre eta Ekaitz Samaniego bertsolariekin.
21:00etan, Ekitaldia Arrasateko Gaztetxean.
22:00etan Kontzertuak “THE CLAYTON” eta “KEIKE”. Gaztetxean.
2:00etatik aurrera “TASAUND SYSTEM” GAztetxean.