Izan ere, Italiako taldeak bere bira atzeratu behar izan du, eta ondorioz datorren osteguneko (urtarrilaren 27ko) kontzertuan Andoainen sortutako taldea arituko da.
Bideoa: IEN.
Kooltur Ekintzak azaldu izan duenez “Inoren Ero Ni zakur zaharrez osatuta dago; zaharrez eta maltzurrez, agertokiari behar duten guztia ateratzen badakitelako. Hainbat eta hainbat taldetan arituak, heldu dira puntu batera musikari buelta eta erdi emanda konformatzen ez direna. Hala dabiltza, post-rock eta post-hardcoretik bestelako koordenada eta girotan aspalditik murgilduz”.
2019 bukaeran ‘Il cercatore di perle’ diskoa kaleratu zuten, eta 2020ko urtarrilean Kooltur Ostegunetan jo zuen. Kooltur Ekintzak, Covid garaiotan, beste aldaketa bat egin behar izan du, eta eskarmentu handiko euskal taldea Arrasaten izango dugu.