Testua: Kooltur Ekintza / Bideoak: Gorka Taupa Productions eta Hiru Elementu
Ostegun honetan, urtarrilak 16, Inoren Ero Ni taldea arituko da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.
Inoren Ero Ni zakur zaharrez osatuta dago; zaharrez eta maltzurrez, agertokiari behar duten guztia ateratzen badakitelako. Hainbat eta hainbat taldetan arituak, heldu dira puntu batera musikari buelta eta erdi emanda konformatzen ez direna. Hala dabiltza, post-rock eta post-hardcoretik bestelako koordenada eta girotan aspalditik murgilduz.
2019 bukaeran ‘Il cercatore di perle’ diskoa kaleratu zuten, eta Arrasatekoa izango da lan hori zuzenean entzuteko lehenetariko aukeratako bat.



