Inoren Ero Ni taldea izango da Arrasateko Gaztetxean

0
271

Ostegun honetan, urtarrilak 27, Inoren Ero Ni taldea izango da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan. Aurretik Small Jackets taldea iragarri genuen, baina horien emanaldia atzeratu egin behar izan da.
Inoren Ero Ni zakur zaharrez osatutako taldea da: Okene, Borja, Guantxe eta Mariano. Haien bizkarrean, ibilbide luze eta emankorra: Bap!, Gailu!, Hotel, Anari, Teen Dogs, Señor No, El Hombre Burbuja…


Post-hardcorea izan zuten oinarri bai, baina gero eta free-jazz-agoak dira. Eta gaur egun taldeak egiten duenak ez dauka zerikusirik iraganean egindakoarekin; are gehiago, agian aste honetan egingo duten kontzertuak ez du zerikusirik izango orain gutxi ikusitakoarekin; taldea aske hazi eta hazi egiten baita.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen