Inor atzean uzten ez duten aurrekontu sozialak? [Testua: Katearen Loturak]

0
442

Inor atzean uzten ez duten aurrekontu sozialak? Publizitate gutxiago eta babes sozialari erantzun gehiago

Irudiak: Katearen Loturak.

Arrasateko udal Gobernuak (EAJ-PSE), 2021eko udal aurrekontuei begira aurkeztu duen proposamena 35.800.000 eurotara igo da, 2020ko aurrekontuaz alderatuz gero, %2,8 gehiago. Baieztatzen dutenez, bertan, 3 milioi euroko kreditu bat eskatuko dutela aurreratzen dute, “herritarren ongizatea bermatzeko eta herriaren garapena sustatzeko, inor atzean utzi gabe”. Baina goazen zatika.

Katearen Loturak, Debagoienean dagoen irabazi asmorik gabeko elkartea da, zeinak oso zaurgarria den kolektibo batentzako gizarte babesa bermatu dadin laguntza aldarrikatzen duen. Kolektiboa honakoa da: substantzien ondorioz edo ez, adikzio arazoak dituzten pertsonak eta/edo patologia duala pairatzen dutenak. Elkarte bezala dugun ibilbidea motza bada ere, honen sorrera oinarritu zuten arrazoiek debora luze daramate. Arrasatek ahaztu behar ez lukeen memoria historiko hori.

Adikzioak pairatzen dituzten pertsonen familiek bizi dugun errealitateak, politika publikoek nahitaezkoak kontsideratzen ez dituzten baina funtsezkoak diren baliabide eta zerbitzuen gabezia argitara ateratzen ari dira, oinarrizko eskubideen urraketan bihurtzen dena alegia.

Osasun eta gizarte instantzien aldetik, gure senideentzako diziplina anitzeko arreta eta abordatze integrala eskatzen dugu. Adikzioen 2017/21 VII.planak azpimarratzen du bere zeharkako izaera dela eta, adikzioen fenomenoa diziplina anitzeko ikuspegi integralarekin abordatu behar dela.

Elkartetik, Arrasateko udalari, drogamenpekotasunaz erlazionatutako programetan udal aurrekontuaren zenbateko kantitatea destinatzen duen galdetzean, udalbatzaren konpetentzien barruan soilik prebentzioa sartzen dela erantzun digute. Udalak, herrian dagoen problematika larri honekin kaltetutako pertsona eta familien soluzioan lagundu behar ez duela ulertzen baitu.

Udalbatzaren konpetentzia prebentzioan mugatzen bada ere, kaltetutako pertsonek gizarte bazterketa arriskuan bukatu dezakete (are gehiago jada kartzelatik pasa baldin badira), eta orduan, Zerbitzu Sozialen bitartez, berriz ere beraien konpetentziaren parte izatera pasatzen dira.

Instituzioek, eskola testuinguruan hitzaldiak emateko, prebentzio planak eginez ezin ditzakete kontzientziak soilik lasaitu diru-laguntzak emanez. Zer gertatzen da jada arazoa dagoenean?
Arazoa artatu, laguntza eskaini, jarduteko beharra dagoenean… EZ DAGO EZER.

Murrizketa, osasun krisi, ekonomiko eta sozial garai hauetan lehentasunak ezartzea eta udal gobernu honek eginiko promesari “inor atzean ez uztearena” aurre egiteko baliabideak bidaltzea tokatzen da. Baliabideak egon badaudelako.

Hala ere, publizitate larregi eta gizatasuna falta dago. Harrigarriki, porlana edo zementua nagusitzen da oinarrizko ongizate sozialen beharren inguruko aurrekontuetan. Udal gobernuak soziala dela dio eta harro dago horretaz, baina honen kontra, azpiegiturentzako eta obrentzako ematen dituen dirulaguntza kantitate itzelak ikusten ditugu, zeinak, gure ustetan, larrialdi momentu honetan, albo batera utzi daitezkeen.

Kontua da, behar sozialak bigarren plano batean uzten dituztela, gure kasuan gainera, bistakoa den, herriari min ematen dion, kalean dagoen eta bertan edonor erori daitekeen arazo baten aurrean bizkarra eman eta ukatu egiten dute. Droga edozeinen etxean sartu daiteke eta dena hankaz gora jartzera eraman dezake. Bereziki Arrasate bezalako herri hau kalte honen zuzeneko testigu izan zenean; belaunaldi oso baten galtzea sufritu eta bizi izan zuelarik. Gaur egun, oraindik horren ondorioak sufritzen jarraitzen dituelarik.

Jarri ditzagun adibide batzuk. Balantzaren alde batean, 1.250.000 euroko aurrekontu-sail bat Eko-bulebarreko proiektuari zuzendu zaio, proiektu honek, aurreikusitakoaren aurretik herritarren artean eztabaida eta haserrea eragin zuela kontuan hartu beharrekoa da, obrak egin ahal izateko tartean 33 zuhaitz moztu zituztelarik.

Balantzaren beste aldean, Arrasateko udalak adikzio arazoei aurre egiteko 7.000 euroak jartzen ditugu. Diru kantitate hau, zentroren batean desintoxikazio tratamenduan jarduten duten gazteen garraio gastuetarako laguntza txiki bat abonatzera bideratuta dago soilik. 40.000 euroko beste aurrekontu-sail bat drogamenpekotasun prebentziorako ematen da. Ikusi daitekeen bezala, guztiz desorekatutako kantitateak dira.

Elkarte bezala, gure proiektuak udalbatzari aurkeztu genizkion, Erein (giltzarri psikosozialarekin lan egiten duen iniziatiba sozialeko kooperatiba, laguntza psikoterapeutikoko programekin, buruko osasuna sustatzeko programekin etab. lan egiten duena) eta Sustraibarri (garapen pertsonaleko programa zaldiekin) enpresek aurkezturiko zenbatekoa bere gain har dezan.

Administrazioen arteko deskoordinazioaren ondorioz, jasaten ari garen utzikeriaz nekatuta elkarte bezala jaio gara, gizartea erreala den problematika honen inguruan sentsibilizatzeko eta egunerokotasunean aurre egiten diogun arazoa ikustarazteko asmoarekin.

Arazo bera pairatzen ari diren beste familia batzuei lagundu nahi diegu. Irudikatzen dugun proiektu hau aurrera eraman ahal izateko laguntza behar dugu. Eskualde osoan beharrezkoa den proiektua da, zeinetan, gure ustez Debagoiena osoko udaletxeak sartu beharko liratekeen, bereziki, gure udalerrikoa, Arrasatekoa alegia.

Bukatzeko, Arrasateko udalari, eskualdeko gainontzeko udaletxeekin koordinatuz indarrak batzeko eskatu nahi diogu, proiektu hau burutu ahal izateko eta eskualdeko ongizatea bermatu dadin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen