Txatxilipurdik antolatuta, aurten karpa batean egin ahal izan da azoka hau. Aurten 345 jostailu inguru jaso ditu elkarteak eta 200 trukatu ahal izan ditu, segurtasun neurriak betez.
Argazkiak: Txatxilipurdi elkartea.
“Karpa izateak asko eskertu dugu, eguraldi makurra egin duenez, karparik ezean, gogorragoa izango litzatekeelako – baloratu du Txatxilipurdiko Arantza Osorok -. Uste dut bertaratu diren familiek ere eskertu dutela”.

Covid-ari aurre egiten, “txandak antolatu ditugu, eta herritarrak hamabosnaka sartu dira. Jostailua aukera ostean, irten dira eta hala beste familia batzuk sartu ahal izan dira”.
Parte-hartzea “oso handia izan da, sekula baino handiagoa izan da. Gainera, inoiz baino jostailu gehiago jaso ditugu, eta sekula baino haur gehiago etorri dira jostailuen bila, horrek poz handia eragin digu”.

Gainera, “familiek arauak errespetuz bete dituzte eta ez da kexarik izan. Herritar ugari etorri direnez, euren txanda itxaron behar izan dute, baina arauak bete dituzte”.
Aurten Txatxilipurdi elkarteak 345 jostailu inguru jaso ditu, eta 200 inguru trukatu ditu azokan. Jasotze-lanetan bi pertsonak jarduten dute, eta azokan denera lau aritu dira, tailertxo bat ere prestatu baitute, elementu naturalekin. Zorionak Txatxilipurdi!

