Arrasateko egoitzako egoiliarrek eta langileen erdiak atzo jaso zuten Pfizer txertoaren bigarren dosia.
Argazkiak: Foku eta MB artxiboa.
Langileen beste erdiak hurrengo ostiralean hartuko du bigarren txertaketa. Izan ere, lehena urtarrilaren 15ean hartu zuen, eta hiru aste itxaron behar dira bigarrena hartzeko.
Iturbideko lagunek Pfizer txertoa jasotzen dabiltza. “Espero dugu bigarren txertaketa honekin datorren astean inmunitatea lortzen hastea – baieztatu du Olatz Etxabe egoitzako koordinatzaileak – batez ere egoiliarren egoera hobetzeko”.