Inklusio saio irekia antolatu du Arrasateko BASHek: Gipuzkoa Dantzan

0
436

Irene Aguriondo eta Ane Dávilak duela 4 urte taldea martxan jarri zuten, eta egun 7 programa abian dituzte. Urtarrilaren 29ko saiora “kolektibo guztiak gonbidatuta daude”.

Argazkia eta kartela: Bash.

“Aniztasun funtzionala duten gazteen beharrak behatu genituen eta aukera berri bat sortu genuen; BASHeko espazioa eraldatzaileak. Espazio bakoitzean mugimendua eta sormena lantzen ditugu bakoitzaren talentua detektatuz eta gazteak ahaldunduz”.

BASH elkarteak 7 programa abian ditu Gipuzkoako herri desberdinetan zehar, eta urtarrilaren 29an Arrasaten “Gipuzkoa Dantzan programa martxan jarriko dugu, Sortutakoak Soziala laguntzari esker”.

“Programa honen iraupena 6 hilabetekoa izango da, eta Gipuzkoako 6 herritan eragina izango du. Gainera, oraingoan inklusioa landuko dugu, espazio dibertsoa sortuz, mugimenduaren eta perkusioaren bitartez. Hala, kolektibo guztiak daude gonbidatuta”. Izena emateko klikatu hemen

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen