Lander Lanzos alebinak zilarra lortu du Eibarko Krosean. Gauza bera egin zuen Almedi Mugikak, Idiazabalgo Kros Eskolarrean.
Argazkiak: Real Sociedad eta Arrasate Atletiko Taldea
Euskadiko Kopa jokatu da asteburuan Anoetan, eta Iñigo Uribarrenek urrea lortu du jauzi hirukoitzean. Aurreko denboraldian lesionatuta egon ostean, 15’31 metroko marka lortu du arrasatearrak.
Bestea arrasatear batek, Istar Dapenak garaipena lortu du pertika-jauzian, 5’30 metroko markarekin. 5’41 metroko langa gainditzen ahalegindu da baina, oraingoz, ezin izan du lortu. “5’30 marka ona dela” baloratu du Fernando Zufiria ‘Txufi’k.

Klubei dagokienean, honakoa izan da azken sailkapena Euskadiko Kopan: Real Sociedad garaile eta ondoren Atletico San Sebastian, Super Amara, Durango, Tolosa, Gasteiz, Santurtzi eta Portugalete.

Bestalde, Arrasate Atletiko Taldeko Lander Lanzos alebinak, 1.600 metroko distantzian, zilarra lortu du, Arrateko Kros Eskolarrean (Eibar).
Gauza bera lortu du Arrasate Atletiko Taldeko Almedi Mugika infantilak, 1.780 metroko distantzian. Zilarrezko domina Idiazabalgo Kros Eskolarrean lortu du. “Asfalto gaineko bere lehen lasterketa izan da” adierazi du Txufik.
