Iñigo Alzola Antzuolako 8 Milietan nagusi, 2015, 2016 eta 2019an gisa

0
654

Lasterkari arrasatearrak gaur 01:04:29ko marka lortu du, eta emakumeetan azkarrena Garazi Abasolo aretxabaletarra izan da.

Argazkia: MB artxiboa.

Antzuolako herriko plazatik abiatuta, 300 lagunek parte hartu dute herri-lasterketan gaurkoan.

Iñigo Alzola Gordoa bizkorrena izan da kross gorabeheratsuan, eta ordu 1, 4 minutu eta 29 segundoko marka lortu du.

Emakumeetan azkarrena Garazi Abasolo Mujika aretxabaletarra izan da. Zorionak txapeldunak! Baita beste parte-hartzaileei ere!

Iñigo gutxienez lautan nagusitu da Antzuolako 8 Milietan, 2015ean, 2016an eta 2019an ere halaxe egin baitzuen.

Erlazionatutako albistea:
Iñigo Alzola Anboto Kilometro Bertikalean nagusitu da beste behin
2023ko urriaren 9an argitaratutako albistea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen