Ingou-Mugarri Arrasate gaztetua ezin izan da nagusitu lehen partiduan

0
662

Patxi Garciaren taldeak denboraldiko lehen partidua jokatu du, eta lehen zatian Ereintza zailari eutsi dio (10-13). Datorren jardunaldian aukera berri bat izango du Arrasate Eskubaloik, Usurbilen kontra.

Arrasate Eskubaloiko lehen taldea nabarmen gaztetu da aurreko denboralditik, eta gaur ekin dio denboraldiari.

Zaleek, urte eta erdi ingururen ostean, partidua zuzenean eta bertatik bertara ikus-entzun ahal izan dute, Iturripen bertan.

Estreinako partiduan gure taldeari Errenteria-Oreretako Ereintzaren aurka jokatzea tokatu zaio. Arerio zaila.

Partiduaren hasiera ez da ona izan, eta gol bat bakarrik sartu da lehen 5 minutuetan. Hala ere, poliki-poliki Ereintza nagusitzen hasi da, eta 5-9 aurreratu da.

Alabaina, Patxi Garciak eta Ane Herrerok entrenatutako taldeak markagailuan hurbiltzea lortu du, eta atsedeneko emaitza 10 eta 13koa zen.

Bigarren zatia kanpoko taldeak hobeto hasi du, eta alde handia lortu du, 11 eta 20koa. Arrasateko taldeak borrokatu du, baina gaurkoan ezin garaipena lortu: 16 eta 27.

Datorren asteburuan taldeak aukera berri bat izango du, etxean, Usurbilen kontra. Aupa ekipo!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen