Ingeniaritza irakasteko 3 pertsona behar dira Arrasaten

0
1121

Irakasle-1:

Diseinatzaile mekaniko bat behar da, bulego teknikoan edo/eta tailer mekanikoan gutxienez 5 urteko esperientzia duena, klaseak eman ditzan, Diseinuko eta Muntaia Mekanikoko klaseak. Eskola hauek Mekanikako heziketa ziklokoak eta ingeniaritza gradukoak dira. Prototipoen eta makinen muntaien diseinuan parte hartu ahalko du, Unibertsitateko Diseinu eta Egiturazko Mekanikoko ikerketa-talde baten barruan.

Beharrezkoak dira: Ingeniaritza Industriala. Irakasle jarduteko masterra, DBH, Batxiler, Lanbide Heziketa eta Hizkuntzen Irakaskuntza (lehengo CAP). Euskarako EGA C1 ziurtagiria. Ingelesezko ezagutzak (C1 Advanced ziurtagiria izatea baloratuko da). Arduratsua eta proaktiboa. Lan-eskaintza honen kodea Infojobs-en: 492483.

Irakasle-2:

Diseinatzaile mekaniko bat behar da, bulego teknikoan edo/eta tailer mekanikoan gutxienez 5 urteko esperientzia duena, klaseak eman ditzan, diseinuan, elementuen makinetan eta muntaia mekanikoan. Klaseak emango ditu Ingeniaritza Mekatroniko graduan. Prototipoen eta makinen muntaien diseinuan parte hartu ahalko du, Unibertsitateko Diseinu eta Egiturazko Mekanikoko ikerketa-talde baten barruan.

Beharrezkoak dira: Ingeniaritza Industriala. Gutxienez 5 urteko esperientzia izatea bulego teknikoan edo/eta tailer mekanikoan. C1 Advanced ziurtagiria. Euskara maila altua (EGAko C1 ziurtagiria baloratuko da). Arduratsua eta proaktiboa. Lan-eskaintza honen kodea Infojob-en: 492484.

Irakasle-3:

Ingeniaritza Mekanikoan edo Industrialean doktore izatea beharrezkoa da, biomedikuntzaren arloan ezagutzak dituena. Bere zeregina ikasgaiak irakastea izango da, bere Biomedikuntza Graduari eta Biomedikuntzako Teknologia Masterrari dagozkionak. Baita I+T proiektuak garatzea ere.

Baloratuko da Ingeniaritza Biomedikoan Masterra izatea. Doktore titulua. Biomedikuntzako sektoreko enpresekin elkarlan proiektuak izatea. Irakasle gisa esperientzia izatea. Lan-esperientzia izatea (gutxienez 3 urtekoa). Euskara eta ingelesa. Lan-eskaintza honen Infojobs-eko kodea: 492485.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen