Ingeniaritza irakasle, garraiolari laguntzaile, zerbitzari eta komertzial bana behar dira

0
674

Testua: Lanbide.

Garraiolari laguntzailea:

Etxetresna elektrikoak etxebizitzetara igotzeko eta jaisteko laguntza. Indarra behar da eta lan egiteko gogoa baloratuko da. Pertsona bat bilatzen dute baja bat betetzeko. Jardunaldi osoa: 9:15-13:15 eta 15:00-19:00. Lan-eskaintza honen kodea Lanbiden: 162022000208.

Zerbitzaria:

Jatetxean lan egiteko. Lanpostuari dagozkion zereginak: barra eta mahaietarako zerbitzua. Ezinbestekoak: gutxienez hiru hilabeteko esperientzia eta ibilgailua. Oso baloragarriak dira euskara eta inguruan bizitzea. Asteburuetan lan egiteko. Enpresarekin hitzartu beharreko soldata. Lan-eskaintza honen kodea Lanbiden: 162021007952.

Irakaslea:

Ingeniari mekaniko bat behar da Ekoizpenaren Teknologiaren alorrean klaseak emateko, batez ere mekanizatuan, ingeniaritza graduetan eta Lanbide Hobetuzeko kurtsoetan (enplegurako formakuntza).

Beharrezkoak dira: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan (lehengo CAP) Irakasle Gisa Aritzeko Gaitzen duen Unibertsitate Masterra. Irakaskuntzan esperientzia izatea. Lan-eskaintza honen kodea Infojobsen: 505396.

Komertziala:

Salmenten Aholkulari aritzeko Arrasateko bulegoan, bere lanarekin lagunduko du enpresek profesional onenak izan ditzaten, baita pertsonek euren lan ideala aurki dezaten ere. Giza Baliabideetako Salmenten Aholkulari bat behar da, bere helburuak merkatua garatzea eta bezero berrien kopurua igotzea ordezkaritzan. Lan-eskaintza honen kodea Infojobsen: 505323.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen