Testua: Infoempleo eta Lanbide.
Ingeniariak:
Automobilgintzako osagaiak ekoiztera zuzendutako enpresa Kooperatiba batek, Debagoiena Eskualdean dagoena, Ingeniari poltsa bat sortu nahi du, bere espezialitate ezberdinetan (Mekanika, Elektronika eta Antolakuntza), pertsonaleko egungo eta etorkizuneko beharrak betetzeko.
Interesa duen pertsonek ondoren profil pertsonal eta profesionala izan beharko dute: Ekimena, taldean lan egiteko gaitasuna eta emaitzera zuzenduta izatea. Ingeles maila altua eta Euskara menperatzea. Automobilgintzako Sektorean esperientzia izatea baloratuko da, baita Ingeniaritza, Ekoizpen, Mantentze edo Kalitate Departamentuetan ere. Lan-eskaintza honen kodea Infoempleon: 507487.
Turismo teknikaria:
Eskualdearen (Debagoiena) dinamizazio eta programazio turistikoa, baita berau gauzatzea ere, Arantzazun bisita gidatuak, aurrekontua gauzatzea, turismoko zerbitzuan askotariko lanak garatzea. Ezinbestekoa: turismoan gradua/diplomatura, filologian gradua/lizentziatura, historian gradua/lizentziatura, ADEn gradu/lizentziatura. C1 euskara titulua, gidabaimena eta autoa. Baloragarria: ingeles edo frantses B2 titulua.
Martxoaren 8ra arteko kontratua (IT). Asteburu 1 edo 2 lan egin beharko du, aste barruko egunekin konpentsatuko da. Berehala lanean hasteko. Soldata gordina: 2.800 €/hileko. Lan-eskaintza honen kodea Lanbiden: 162022001389.
Automobilen mekanikoa:
Ibilgailu automobilen mantentzea eta konponketa. Automobilgintzako Erdi edo Goi Mailako Gradua edukitzea, eta gutxienez 6 hilabeteko esperientzia izatea zerbitzu azkarrean. Hasierako kontratua 6 hilabetekoa. Lan-eskaintza honen kodea Lanbiden: 162022001438.
Aroztegiko laguntzailea:
Materiala kargatzen eta deskargatzen, eta altzariak muntatzen laguntzea. Ezinbesteko baldintza: B gidabaimena. Baloragarria: aroztegietako sektorean esperientzia. Lanak pilatzearen ondoriozko kontratua (3-4 hilabete, luzagarria).
Lanaldi jarraitua, 07:00etatik 15:00etara. Berehala lanean hasteko. Hileko soldata gordina: 1.367,70 euro. Lan-eskaintza honen kodea Lanbiden: 162022001379.