Inflazio testuinguruan, Udal-gobernuak ez ditu zerga eta tasak jaitsi asmo

0
474

EAJ-PNV eta PSEk zerga eta tasa “guztiak bere horretan” uztea planteatu dute. Udaleko arka publikoak “zero zor” daukate, eta Udal-gobernuaren asmo hori ziurrenik gaur onartuko dute Plenoan.

Gaur goizeko prentsaurrekoan Maria Ubarretxena alkateak, Ander Garay Ogasun zinegotziak eta Victoriano Fuentes zinegotziak parte hartu dute.

Alkateak gogora ekarri duenez, “azken lau urteetan behin bakarrik igo ditugu zerga eta tasak, 2019an, 0’6ko igoera. Udal-kontuak oso ondobideratuta daude, eta 0 zorrarekin jarraitzen dugu”.

“Horrelako egoera batean ez dugu beharrezko ikusten” herritarrak “grabatu”, eta bere hitzetan, Arrasate inguruko herrietan “urtero-urtero” igoerak izaten dira.

Udal-gobernuak adierazi du “idazketan aldaketak egin ditugula: adibidez, kotxeko zerga beste herri batean ordaintzen baduzu, eta hori ziurtatzen baduzu, hemen ez duzu ordainduko edo bueltatuko zaizu. Hori praktikan egiten zen, baina idatzita jaso barik zegoen. Orain idatziz jasoko da”.

“Beste adibide bat da TAOko egoiliar txartelari dagokio, aurreratu genuen bezala. Auzo batzuk TAOari atxikitzeko aukera udara arte izan ez dutenez, erabaki dugu 6 hilabete baino gutxiago erabiltzen dutenek, prezio erdia ordainduko dutela”.

“Beste adibide bat Amaia Antzokiaren alokairuaren ingurukoa da. Irabazi asmorik gabeko elkarteek antolatutako ekitaldietan, %100eko hobaria izango dute, hau da, ez dute ezer ordaindu beharko, ekitaldi irekia bada, herriko kultur eskaintzen osatzen badu”.

Alabaina, “Etekinak eta gastuak kontuan hartuta, irabaziak 1.000 € baino gehiagokoak badira, elkarteak 83 € (gehi BEZ) ordaindu beharko ditu. Aldaketa erabat teknikoak dira”.

Udal-gobernua Ordenantza Fiskalak “ekainean hasi zen, jakiteko ea udal-ekonomiak zein neurriraino onar zezakeen igoerarik ez izatea”. Ondorioztatu zutenez horretarako “ez du inolako” arazorik izan.

Oposizioko udal-taldeei “irailaren lehen astean aurkeztu genizkien proposamen teknikoa eta politikoa. Teknikoa teknikariek landutakoa da, eta ondoren Udal-gobernuari aurkezten diote”.

Oposizioak eta Udal-gobernuak “hiru aste izan ditugu Ordenantza Fiskalak negoziatzeko, eta Euskal Herria Bilduk bere proposamenak bidali zizkigun. Negoziazio epe bat izan dugu” baina “gure proposamena geratu da diktaminean”. Alkatearen esanetan, EH Bilduk zerga eta tasen “igoera” proposatu du.

“Elkarrekin Arrasatek proposamena, uste dut, epez kanpo” aurkeztu zuen, Ogasun zinegotziaren hitzetan. “Beraiekin hitz egin dugu, baina uste dugu ez direla negoziatzeko moduak”.

Ogasun zinegotziaren hitzetan, Udalak dauzkan sarrerek “bermatzen” dute “zerbitzu guztiak kalitatezkoak izatea”.

Udal-gobernuak tasak eta zergak ez jaisteko proposamena gaur arratsaldeko Osoko Bilkuran aurkeztuko du, eta ziurrenik onartu egingo da EAJ-PNV eta PSE-PSOEren bozkekin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen