Infantil kategoriako 16 taldek Txelis Memoriala jokatuko dute ostiralean

0
726

Mondrak antolatuta, klub zuri-moreko 3 taldek parte hartuko dute, besteak beste. Txapelketa futbol 8 formatuan jokatuko da.

Kartela: Mondra.

Aurten ere Txelis txapelketa antolatu du klubak, eta XV. edizioa izango da. Mojategin jokatuko da, eta Infantil 2010 kategoriako ondoko taldeek parte hartuko dute:

  • Mondra (3 talderekin)
  • Beasain
  • Erreala
  • UDA (2 talderekin)
  • Aloña
  • Bergara
  • Abadiño (2 talderekin)
  • Lagun Onak
  • Hernani
  • Segura Goierri
  • Tolosa
  • Soraluze

Futbol-8 formatu eta araudiarekin jokatuko dira partiduak. Lehiaketa eguerdiko 14:00etan hasiko da eta 20:00 aldera amaituko da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen