Infantil mailako jokalariei zuzendutako kanpusa antolatu du Arrasate Eskubaloi taldeak iraileko lehen asterako

0
1402

«Ikasi, hobetu, gozatu» leloarekin, infantil mailako (2013-2014 urteetan jaiotakoentzat) jokalarientzat kanpusa antolatu du Arrasate Eskubaloi taldeak iraileko lehen asterako (abuztuak 31-irailak 3). Ekimena Iturripe kiroldegian emango da, goizeko 10:00ean hasi eta 13:00ak arte eta entrenatzaile tituludunek emango dute, teknika, taktika eta jolasen bidez, dibertsioa eta giro aparta ziurtatuz.

Izena emateko epea abuztuaren 20ra artekoa izango da eta interesatuek bi bide dituzte horretarako aeb@arrasateeskubaloi.eus helbide elektronikoa eta 619672696 telefono zenbakia.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen