Ines Osinaga musikari arrasatearrak eskuratu du Joseba Jaka beka

    0
    1226

    Elkar Fundazioak bi urtean behin ematen du sormenerako Joseba Jaka beka. Osinagak urtebete izango du bere sormen lana egiteko, kasu honetan disko bat.

    Argazkia: Elkar.

    Ines Osinaga musikari arrasatearrak eskuratu du Joseba Jaka beka. Elkar Fundazioak bi urtean behin ematen du sormenerako Joseba Jaka beka. Elkar Fundazioak berriro jarri zuen abian Joseba Jaka beka 2016an. Beka horren helburua sormena sustatzea da, deialdi bakoitzean hainbat kultur adierazpen lagunduz. Aurreko edizioetan literatura eta antzerki sorkuntzarako izan da beka eta aurtengo deialdia musika proiektuak laguntzeko izan da.

    Guztira 18 lan aurkeztu dira. Inés Osinaga irabazleak ‘Itsasoa da bide bakarra’ proiektua aurkeztu zuen, eta aurten 10.000 euroko beka jaso du, urtebetean lan egin ahal izateko. Musikariak 5.000 euro jasoko ditu sorkuntzarako, eta gainerakoa Elkar estudioko orduetan emango da, abestiak grabatzeko. Epaimahaia Joana Barbierrek, Sara Zozaya Apalategik eta Jon Eskisabel Urtuzagak osatu dute.

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen