#badon egitasmoak, Ines Osinaga barne, lortu du AEK-Korrika kultur sorkuntzarako beka

0
323

Arrasatearrarekin batera, Olatz Salvador eta beste zenbait taldekidek dihardute proiektuan. #badon hausnarketa artistiko kolektiborako sormen laborategi gisa aurkeztu dute.

Argazkia: AEK.

Proiektu honek euskal kulturaren transmisioa izango du ardatz, eta 23. Korrika kulturalean aurkeztuko dute diziplina eta artista ugari elkartuz.

Egitasmo honek, #badon, emaitzan baino, bidean jartzen du fokua, izan ere, hausnarketa artistiko kolektiborako sormen laborategi gisa aurkeztu dute.

AEK-Korrikak 23.000 euroko beka emango dio #badon proiektuari, epaimahaiak “aho batez” hala erabakita. Hamahiru egitasmo aurkeztu dira datorren Korrika Kulturaleko ekitaldi nagusi izateko lehia horretara, eta AEK-k azpimarratu du “oso maila onekoak” izan direla.

Epaimahaikideek baloratu dute #badon-ek sorkuntza prozesuari emango dion garrantzia: “Diziplinarteko hausnarketa artistiko kolektiborako sormen laborategi bat proposatzen dute”.
Olatz Salvador eta Ines Osinagak jaso zuten atzo beka, talde osoaren ordezkari gisa, eta biek ala biek proiektuaren kolektibotasuna azpimarratu zuten.

Oinarrian euskal kulturaren transmisioa izango dute lanketagai, eta 23. Korrika Kulturalaren baitan aurkeztuko dute ikuskizuna, 2023ko azarotik 2024ko apirilera bitarte.

Dena den, ordura arteko lanari garrantzia eman diote proiektuaren sustatzaileek. Badon.eus atarian zehaztu dute helburua dela galderak aurkitzea eta “itzalean geratu diren gorputzen ahotsak plazara ekartzea”:

“Emaitza kontakizuna bera izango da, eta prozesua partekatzean sortuko diren narratiba berriak. Agian, gaurdaino eta gureganaino iritsi den hariari katebegiak falta zaizkiolako”. Zorionak Ines eta beste taldekide guztiei!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen