Ines de Tena: “Kalitate handiko osagarrien aldeko apustua egin dugu Elkoro Bisuterian”

0
302

(Publierreportaia) Arbolapetan dago Elkoro Bisuteria denda. Expert Elkororena da eta emakumeentzako, gizonentzako eta umeentzako osagarriak saltzen ditu. 1992an ireki zen eta hasiera batean marka marroiko etxetresna elektrikoak, telebistak, irrati-kasetak eta abar saltzen zituen, baina bost bat urte geroago, eta lokalaren tamaina txikia zela eta, osagarriak saltzea erabaki zuten. 30 urte hauetan Ines de Tena izan da dendaren arduraduna.

Elkoro Bisuterian erlojuak, bitxiak, poltsak, diru-zorroak, zapiak, gerrikoak, haizemaileak, aterkiak eta oparietarako hainbat produktu eros ditzakegu. Gainera, produktu horiek guztiak kalitate handiko marketakoak dira.

Erlojuen kasuan, Casio, Bylifer eta Marea bezalako markak aurki ditzakegu. Erloju klasikoak zein digitalak erosgai ditugu eta smart direlakoen katalogoa ere eskura dago. Elkorok Marea markaren aldeko apustua egin du, oso zerbitzu tekniko ona eskaintzen baitu.

Bitxigintzari dagokionez, Victoria Cruz bezalako markekin egiten dute lan, eta zilarrezko produktuen kasuan, Bylifer markako bitxiak ere aurki ditzakegu, besteak beste. Dendan mota guztietako ekitaldietarako bitxiak erosgai daude, hala nola bataioak, jaunartzeak edota ezkontzak. Askotan saltzen duten produktu bat perlak dira.

Aterkiei dagokienez, Ezpeleta euskal markaren aldeko apustua egiten dute. Dendan emakume, gizon eta umeentzako aterkiak erosgai dituzue.

Poltsetan ere eskaintza zabala daukate; bertako apaletan mota guztietako modeloak, koloreak eta estiloak dituzue, adibidez Caminata, Caramelo, Martina K, Kilroy eta Anekke markakoak. Azken marka horretako bestelako produktuak ere aurki daitezke Elkoro Bisuterian, hala nola diru-zorroak edo aterkiak. Simó Sastre markako zumezko kapazuak ere eskaintzen dira.

Azpimarratzekoa da Elkoro Bisuterian konponketa txikiak ere egiten dituztela: erlojuari pila aldatzen diote edo uhala laburtzen dituzte, larruzkoa nahiz metalezkoa izan. Gerrikoak ere laburtzen dituzte, edo behar izanez gero, zulo gehiago egiten dizkiete. Bitxigintzako konponketa txikiak ere egiten dituzte, hala nola itxitura berriak jartzea edo askatu den harri bat itsastea.

Helbidea: Olarte kalea 20, Arbolapeta

Telefonoa: 943 77 08 28

Ordutegia:

– Astelehenetik ostiralera 10:00-13:00 eta 16:30-20:00

– Larubatetan 10:00-13:00

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen