Argazkiak: Ricardo Santa Cristina
Gipuzkoako Eskubaloi Federazioak denboraldi amaierako gala ospatu zuen atzo Oñatin eta bertan, urteko jokalaririk onenak saritzeaz harago, kirol honen alde lan egindako pertsona askori ere aitortza egin zitzaien, tartean Ines Azpiazu, Arrasate Eskubaloi taldeko presidenteari. Hamaika ezkutuko lan egindakoa da Azpiazu herriko taldearen alde, gaur egun ere nekaezin dihardu eginkizun horietan eta esker oneko aitortza da Oñatin jasotakoa.
Saria Ines Azpiazuk jaso bazuen ere, Arrasate Eskubaloi taldetik gorazarre egin diete baita ere, taldeko zuzendaritza kide diren Mikel Loiti, Ana Garcia, Txapu Jimenez, Gorka Iraola eta Andoni Arandori, sari hau eurena ere badela uste dutelako.






