Industria Diseinuko Arrautza Jaurtiketarekin hasi dira San Pankrazio Jaiak

0
542

Goizean Industria Diseinuko Arrautza Jaurtiketaren Lehiaketa ospatu da, baita kirol-bideojoko, kirol-lehiaketak ere. Kontzertuak, DJa eta Elektrotxufla ere izango dira.

Bi urteko pandemiaren ondoren, lehiaketa berreskuratu du unibertsitateak. Unibertsitatetik azaldu dute helburua dela “Goi Eskola Politeknikoko ikasleek (bereziki Industria Diseinukoek eta Produktu Garapenekoek), kartoi mehea, soka eta ukipen-kola erabiliz, tramankulu bat diseinatzea, jaurtiketan arrautza babestuko duena”.

“Ikasleen Kontseiluak antolatu du jardunaldia, San Pankrazio eguna dela. Lehiaketaz gain, kirol-bideojokoen lehiaketa bat egingo da goiz osoan zehar, baita kirol-lehiaketak eta -jarduerak eta kontzertuak ere”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen