‘Indarkeria matxistarik gabeko bizitzak!’ aldarrikatu dira Seber Altuben

0
924

Indarkeria matxisten aurkako elkarretaratzea egin da eguerdiko 13:00etan, Seber Altube plazan. “Indarkeria matxistarik gabeko bizitzak!” aldarrikatu dira bertan.

Azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean, arrasatearrak kalera atera dira berriro indarkeria matxistaren amaiera aldarrikatzera. Emakume Txokoak eta Mugimendu Feministak deituta elkarretaratu dira Seber Altube plazan, “Indarkeria matxistarik gabeko bizitzak!” lelopean. Bertan, bideo bat ikusi dute eta bi hitzaldirekin borobildu dute elkartaratzea, ” Azaroak 30eko greba orokorrarekin bat egingo dugu, zaintzaren alde gaudelako eta zaintza duin bat denok merezi dugulako. Azaroak 30ean dena geldituko dugu!”, nabarmendu dute amaitzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen