Indarkeria Matxistari aurre egiteko II. Tokiko Plan Integrala aho batez onartu da osoko bilkuran

0
428

Arrasateko Udalak gaur arratsaldean egindako osoko bilkuran aho batez onartu dira Arrasaten Indarkeria Matxistari aurre egiteko II. Tokiko Plan Integrala eta Arrasaten genero-indarkeriaren eta sexu-erasoen biktimei arreta egokia bermatzeko erakundeen arteko II. Koordinazio Protokoloa. II. Tokiko Plan Integralak aurrekontuetan partida propioa izango du, eta berdintasun teknikari bat kontratatuko da plana inplementatzeko.

2006an abiatu zen Arrasateko emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko erakudeek emandako erantzunari buruzko lehen plana. Plan hark teorian 2010era arte iraun behar zuen, baina 2012ra arte luzatu zen. Lehen planaren ebaluazio prozesua berriz 2017ko urrian hasi eta 2018ko otsailan amaitu zen. Lehen planaren ebaluazioarekin batera, definitzen hasi ziren Arrasaten indarkeria matxistari aurre egiteko II Tokiko Plan Integrala diseinatzeko oinarria.

Irizpena irakurri aurretik, Johana Sanchez PSE-EEko zinegotziak hartu du hitza. Azpimarratu nahi izan du “lan gogorra izan da, erantzukizun handikoa. Laguntza, aholkularitza, elkarteekin bilera, mugimendu feministak, eta emakumeen elkarteak, ikastetxeak behar izan dituen lana.”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen