Indarkeria matxistaren biktimek arreta zerbitzua jaso dezakete

0
578

Udalak gogora ekarri du eskuragarri daudela hainbat telefono: Udaltzaingoa 943 25 20 10 edo 092, Larrialdiak (112) eta bereziki Eusko Jaurlaritzak 24 ordutako zerbitzua 900 84 01 11. “Honek ez du mobilean arrastorik uzten”.

Konfinamendu egoera berezi honetan Udala “are eta arduratuago dago” etxean indarkeria matxista jasaten edo jasan ahal duten emakumeekin. Arrazoi horregatik Udaleko Gizarte Zerbitzuak halako kasuak artatzeko duen ohiko telefonoan, 943 25 20 07, goizeko 9:00etatik 15:00etara ematen du zerbitzua.

Udalak gogora ekarri du eskuragarri daudela ere ondoko zerbitzuak: Udaltzaingoa 943 25 20 10 edo 092, Larrialdiak (112) eta bereziki Eusko Jaurlaritzak 24 ordutan zerbitzua ematen duen 900 84 01 11 telefono zenbakiak. “Azken honek, gainera, ez du deiaren arrastorik uzten”.

“Zure komunitatean, familian edo lagunen artean laguntza behar duen emakume edo umeren bat ezagutzen baduzu edo zuk zeuk laguntza behar baduzu, deitu”. Indarkeria matxistaren aurrean, gogoratu:

  • Saiatu mugikorra denbora guztian gertu izaten
  • Laguntza behar baduzu, ez zaude bakarrik, bizilagunek entzuteko moduko oihuak bota (sua!)
  • Prestatu etxean bertan babes lekua izan daitekeen espazio bat erasoaren aurrean.
  • Inoiz ez jakinarazi tratu txarrak ematen dituenari zer egin nahi duzun indarkeria-egoera konpontzeko

Maitena Monroy adituak azaltzen ditu zein diren biolentzia matxistaren zantzu batzuk, eraso fisikoez gain:

  • Bikotekideari beldurra izatea.
  • Zure buruarekin deseroso sentiaraztea.
  • Maite dituzunengandik isolatzea.
  • Egiten duzuna kontrolatzea.
  • Bere egoeraren/emozioen erantzule egitea.
  • Zigortzeko, ez hitz egitea.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen