Mariam izeneko emakumea erail du aste honetan bikotediak Galdar herrian. Denera aurten indarkeria matxistak 44 emakume erail ditu estatu espainiarrean.
Publico egunkariak azaldu duenez, arrasatearraren bizilekuaren inguruan guardia zibilek herenegun “hezurrak atzeman zituzten”.
Atzo arrasatearraren bikotekideak, Sevillako gizonezko batek, “bere ezagun bati aitortu zion Mariam Ibarlucea erail izana”, eta horren ostean bere burua entregatu zuen espainiar poliziaren Arrezifeko komisarian.
Arrasatearra gaztetatik herritik at bizi izan da, azken urteetan Gran Canarian, irlaren iparraldeko Galdar herrian, eta 60 urte zituen. Gure doluminak eta animoak bere senide eta lagunei.
Manuel Ramón C.G. sevilarrarekin bizi omen zen, eta 43 urteko gizonezko hau izan da hiltzailea, beraxek aitortu duenez.
Indarkeria matxistak aurten Euskal Herrian lau emakume erail ditu, eta estatu espainiarrean berrogeita lau emakume.
Indarkeria matxistaren biktima bazara edo horren zantzurik somatzen baduzu, ondorengo telefono zenbakiak eskura dituzu:
- Udaltzaingoa: 943 25 20 10 edo 092
- Larrialdiak: 112 edo 900 840 111 (azken telefono horrek ez du deiaren arrastorik uzten)
- Udaleko Gizarte Zerbitzuak: 943 25 20 07
Beraz, herritar batek bere komunitatean, familian edo lagunen artean laguntza behar duen emakume edo adingaberen bat ezagutzen badu, dei egin dezala telefono hauetako batera.