Indarkeria matxista eta okupazioa salatu dituzte emakume sahararrek

0
534

Arrasateko bilkurak gaitzetsi ditu, besteak beste, Marokok Sultana Jaya aktibistaren aurkako indarkeria. Era berean, Mendebaldeko Sahararen askatasuna exijitu du.

Bideoa eta argazkiak: Tono Caamaño.

Estatu espainiarreko emakume sahararrek ligak antolatuta, elkarretaratzea egin da gaur eguerdian Biteri plazan.

Bertan aldarrikatu dute “denok garela Sultana Jaya”, baita “Lurra eta erabakia, Maroko Mendebaldeko Saharatik kanpo!”.

Gipuzkoako Saharaui Kolektiboaren aldarria ere bertan izan da, eta hortaz gain musika, dantzak,… plazaratu dira. Aldarriak euskaraz ere egin dituzte.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen