Indarkeria matxista 900 ikasleren artean prebenitzea aurreikusten du Udalak

8
611

Hartara, Berdintasun Sailak aurreikusten du Arrasate Institutuan, Arizmendi Ikastolan eta Lanbide Hastapenean prebentzio zerbitzuak jarraitzea. Horretarako, zerbitzua kontratatzeko lizitazioa zabalik dago.

Argazkia: MB artxiboa

Udaletik azaldu dute “15 urte inguru direla Udaleko Hezkuntza eta Berdintasun Sailek indarkeria matxista prebenitzeko eta emakume gazteen ahalduntze prozesuak sustatzeko” proiektua abiatu zutela.

Bide honetan, “Arrasateko gazteen artean indarkeria hauen prebentzioa sustatzea” izan du xede, eta hala jarraitzen du.

Izan ere, “gure gazteak bizi diren gizarte honek emakume eta gizonen arteko diskriminazio ugari ditu, jarrera batzuk inposatzen eta errepikatzen diren bitartean. Honen ondorioz, gazte askoren artean jarrera sexistak, lesbofoboak, homofoboak, transfoboak, diskriminatzaileak eta oldarkorrak areagotzen doaz”.

Horren aurrean, “indarkeria matxistaren kontrako II. Udal plana diseinatzeko lan saioetan ikastetxeek oso ondo baloratu dute programa, eta eskatu dute DBH 1etik DBH 4ra eskaintzea”.

“Eskaera horri erantzuna emateko proiektu hau DBH 1, 2, 3 eta 4. Mailetako eta Lanbide Hastapeneko ikasleekin landuko da”, zehazki “Arizmendi Ikastolan, Arrasate Institutuan eta Lanbide Hastapenerako ikastetxean”.

Oro har, Berdintasun Sailak indarkeria matxista definitzen du “emakumeen kontrako indarkeria (indarkeria sexista) eta lgtbi+fobia”. Horren aurka, besteak beste, ondoko gaiak landu daitezke:

  • Gizartearen garrantzia gu pertsona gisa eratze prozesuan neska edo mutila izanik, hau genero bereizketa jendarteratze prozesuan.
  • Maitasuna eta sexualitatea, eta honi atxikitzen zaizkion estereotipoen inguruko hausnarketa (maitasun erromantikoa, moral sexual bikoitza), maitasun eredu ezberdinak ezagutzea (aniztasun afektibo-sexuala) eta harreman osasuntsuak bultzatzea ( kontsentimenduaren inguruko hausnarketa); norberaren garapen osasuntsua eta norberaren onarpena eta besteekin izaten ditugun harremanak.
  • Emakume gazteen jabetze eta ahalduntze prozesuak bideratzea.
  • Mutilekin bereziki maskulinitatearen inguruko hausnarketa egitea, eta matxismoan oinarritutako ereduari aurre egiteko, eta indarkeria matxistaren aurrean posizionatzeko baliabideak eskaintzea.
  • Emakumeen kontrako indarkeriaren eta lgtbi+fobiaren prebentzioa eta elkarlanean horiei aurre egiteko giza abileziak eskuratzea.
  • Gazteek teknologia berriekin duten harremanez eta sarean ematen den biolentziaren inguruko gogoeta sustatzea.

Aurreikusten da prebentzio zerbitzua denera 5 ikasmailetan lantzea, eta hartzaile kopurua 925 ikasle izatea.

Zerbitzu hau eskaini nahi dutenek momentuz zabalik dute Udalari euren proposamenak aurkezteko epea. Kontratuaren aurrekontua 32.000 eurokoa da BEZ barik eta 38.720 eurokoa BEZ barne. Kontratua luza daiteke bi urtez, urterik urte. Hau da, 2022-2023 edo/eta 2023-2024 kurtsoetara luza daiteke.

8 IRUZKIN

  1. Tximino: aztertu espedienteak nori egiten dioten mesede nori kalte, nori jarri isunak, nori parkatu. Nori mesedea egin nori ez. Nortzuk aberasttu diren udalaren kontura. Nortzuk jasan dituzten udalaren gehiegokeriak. Ez didazu esango banaka batzuk ez direla aberastu ezta? Egitura xahutzaile hori estatuaren biolentziaz mantentzen da. Ordaindu behar duten kurtso absurdo horo indarkeria estrukturala desbideratzeko da

  2. Ikastaro hau oso beharrezkoa da. Izan ere Arrasateko mutilak eta orokorrean gizonezkoak oso biolentoak dira emakumeekin. Ez dakit nola planteatu duten baina nik uste dut neskak kurtsillo horretatik libre geratu beharko zirela eta aprobetxatu matematika, lengua eta horrelaketan sakontzeko. Txalogarria benetan Arrasateko Udalaren ekimena, ea behingoz Arrasaten indarkeria matxistarekin bukatzen dugun. Talibanak aipatzen ditugu baina hemen emakumeen egoera ez da hobea. Bestalde emaitzak ebaluatu eta behar izanez gero beste ikastaro bat antolatu. Errotik erauzi behar dugu Arrasaten indarkeria matxista.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen