Besaide Mendizale Elkarteak antolaturik, dokumentalaren zuzendariak, Eñaut Izagirrek, hitzaldia emango du. Gainera, ikus-entzunezkoa pantailaratuko da Kulturaten.
Bideoa: Eñaut Izagirre / Beheko testua: Besaide Mendizale Elkartea
Hitzordua: Otsailak 4, asteartea, 19:00 KulturAte-ko Areto nagusian
Dokumentala (20 min): Incognita Patagonia, alor anitzeko esplorazioa da: eskalada, glaziarren kartografia, eta Cloue izotz zelaiaren zeharkaldia (Hoste irla, Hegoamerikako hego puntan) uztartzen dituen ikerketa historikoa. Mendizaletasunaren ikuspegitik, Patagoniako eremu ezezagun batean egiteke zegoen erronka bat. Eñaut Izagirre, Ibai Rico eta Evan Milles dira espediziokideak, National Geographic-en Gazte Esploratzaileen programak eta Bilbao Mendi Film Festivalak babestutako abentura honetan.
Dokumentalaren trailerra: https://vimeo.com/196867482
Hitzaldia (30 min): Eñaut Izagirre, dokumentalaren zuzendariak hitzaldia eskeiniko du eta Patagonian glaziarrek pairatzen ari duten atzerakaldia azalduko du.
Antolatzailea: Besaide Mendizale Elkartea
Laguntzailea: Arrasateko Udala