“Inbertsio publikoa, burujabetza, elkar zaintza, antifaxismoa” aldarrikatu ditu Arrasateko Sortuk

4
1480

Elkarretaratzearen goiburua ‘Lehenik Herria!’ izan da, segurtasun-neurriak harturik. Arrasatear ugarik hartu dute parte bertan.

Arrasateko Sorturen lehen aipamena izan da “orain dela gutxi plaza honetan bildu diren ostalariei, autonomoei, herriko merkatariei, negozio txikiak dituzuen jendeari, kultur munduko langile eta sortzaileei, jan ahal izateko bi edo hiru lan dituzuenei, hilabete bukaerara iristeko inoiz baino zailtasun gehiago dituzuenei, osasun langile eta zaintzaileei”.

Egoeraren larriaz zenbait datu eman ditu Sortuk: “Milioi bat biztanleko hildako kopuru handiena duen hirugarren herrialdea garela mundu mailan. Europako kutsatze maila altuenetakoa dugu”.

Egoeraren ardura nagusia “etxeko-lanak egin ez dituzten gobernuena da. Udaberrian etxean konfinatuz herritarrok egin genuen ahalegina ez dute baliatu birusari aurrea hartzeko”.

Horregatik, “berriz ere halako ahalegin bat eskatuko badigute, oraingoan bai, egin beharreko inbertsio guztiak egin behar dira”.

Sortuk aldarrikatu du “ez dezatela esan dirurik ez dagoela, egon badagoelako: esaterako aurten, Eusko Jaurlaritzak AHTan pandemia borrokatzera bideratutakoa baino milioi bikoitza bideratuko du”.

Testuinguru honetan, eskuin muturrraren aurreko zapatuko deialdiak bezalakoek helburu dute “sistemaren aurkako estetikaren atzean, sistema kapitalista patriarkala indartzea”. “Utzi Arrasate bakean! Alde hemendik!”.

Sortuk aurreikusten duenez “aste gogorrak datoz. Berriz ere elkar zaintzeko deia egiten dugu, arduraz jokatzekoa”. Halaber, “borrokatzen segitzeko deia luzatzen dugu:

• Borrokan pandemia honi erantzun eraginkor eta justu bat emateko.

• Borrokan sakoneko eraldaketa sozial eta ekonomiko baten alde, krisi honek oso nabarmen utzi baititu indarrean dagoen sistema sozial eta ekonomikoaren hutsuneak eta bidegabekeriak.

• Borrokan gure herriaren burujabetzaren alde, pandemia eta krisi honek berriro ere estatu bat izatearen garrantzia frogatu duelako, gure jendea babestu eta zaindu ahal izateko”.

4 IRUZKIN

  1. Inbertsio publikoa Arizmendin, Fagorren eta Arrasate Musikalen egitea eskatzen duzuen argitzea komeni da. Kasu horretan, PNVrekin adostu ditzakezue aurrekontuak. Publiko hitza oso desbirtuatuta dago autokarabanisten herrian.

  2. Sortuk MCC Madrilera eraman, “gureak” omen direlako… Ta oin MCCk patronalarekin batera zerbitzu publikoetan murrizketak eskatzen… Ez omen dute nahi OPErik…
    Zertan gabiltza?

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen