Pregoiaren ostean, ohiturarekin jarraituz inauteriko desfilea egin da erdiguneko kaleetatik. Aurten Arrasate Musikaleko txarangaz gain, 20 bat taldek eta 3 bakarlarik parte hartu dute, kolorez eta musikaz giroa alaituz. Gainera, eguraldia lagun izan dute oraingoan arrasatearrek. Herritar asko hurbildu dira desfilea ikustera, eta giroarekin disfrutatzera.
Karnabalekin batera, gainontzeko jaixekin bezela, badatoz etxaflero eta ditxozozko petarduak. Roneoko plaza ume eta gazte kuadrilez betetzen da egun santo guztixan petarduak bota ta bota ibiltzen dienak. Euren gurasuak eroso egongo die parrandan edota euren inbiarrekuak itxen barreneraino sartzen jatzun tankerako zarata demonio barik. Baina ezin dana onartu, nire leiho azpixan jarten dien ume kuadrila desberdinen petardeuak entzun bihar izetia etengabe. Ezta exageraziño bat, realidade bat da. Sekula enaz holakuen aurka egon ze nik neuk be disfrutau ditxut neriak, baina danak limite bat dauko. Animalixak daukounok etxien be badakigu zenbat sufritzen dauien zaratiagatik. Jaixak die, ordubetian aguantau biher izetia ados, baina 6-8 orduz? Jasan ezina da eta animalixendako tortura bat.
Berba inbiarreko kontu bat dala pentzetan dot, zihur nau ta enazela petarduen kontzekuentziak sufritzen dittuen herritar bakarra.