Iñaki Uriartek ‘En torno al entorno. El monumento y su alrededor’ izeneko hitzaldia eskainiko du Kulturateko areto nagusian astelehenean, maiatzak 26, 10:00etan, Goienagusik antolatuta.
Uriarte Bilboko itsasadarraren memoria industriala eta arkitektonikoa berreskuratzen espezializatuta dago, eta monumentuak ez ezik, haien ingurunea ere babestearen garrantziaz hitz egingo du. Haren arabera, monumentu baten testuingurua, naturala zein hirikoa, funtsezkoa da hura ulertzeko eta baloratzeko.
Ingurunea aldatzen duten esku-hartzeen problematikari ere helduko dio arkitektoak, “integrazioa” edo “uztarketa” bezalako terminoekin justifikatuta, baina, Uriarteren arabera, ondarearen izaera desitxuratzen dutenak. Adibide gisa, Bilboko Arte Ederren Museoa handitzeko proiektu eztabaidagarria aipatuko du, hiriaren ondarerako akats larria dela uste baitu.




