Iñaki Ogara ‘Arri’: “Gure nesken kirol-maila bigarren nazional mailan jokatzeko da.”

0
392

Ointxeko senior taldeko neskek bigarren nazional mailan jokatuko dute datorren denboraldia. 2021-22 denboraldia urriaren 3an hasiko dute Barakaldon, baina dagoeneko hasi dira lehen entrenamenduekin. Iñaki Ogara ‘Arri’ k proiektu berri honen xehetasunak kontatu dizkigu.

Nola sortu da bigarren nazional mailan jokatzeko aukera?

Aspalditik ari ginen senior mailako emakumezkoen taldeari bultzada bat eman nahian. Iaz lortu genuen taldea ateratzea, baina ez zen batere erraza izan. Gipuzkoako lehen probintzialean atera genuen. Denboraldi hau, kovid gaiari dagokionez, denboraldi ezohikoa da, eta ez dugu lortu kirolean ere gora egitea, baina udan mugitzen jarraitu dugu, eta azkenean Pradejonek bere plaza utzi digu. Gure nesken kirol-maila kategoria honetan jokatzeko dela uste dugulako atera dugu taldea bigarren nazionalean.

Gainera, emakumezkoen saskibaloiko maila gorenean esperientzia duten jokalariak izango dituzue?

Proiektuaren oinarria Izar Bediaren Arrasatera itzulera da, azken urteetan Araskin aritu den jokalaria. Horrek bultzada txiki bat ematen die klubean dauden jokalariei, erreferentzia bat izan dezaten eta jokatzen jarraitzera anima daitezen. Izarrekin eta proiektura bat egiten duen beste jokalariren batekin, gehi lehendik genituen jokalariak, eta juniorretik igotzen diren batzuk, anbizio handiko bloke bat egitea lortu dugu.

Harrobiko jendeari aukera bat emateko apustua egiten jarraitzen duzue, ezta?

Ointxeren nortasun argia hori izan da beti. Honen xehetasun bat, junior mailatik igotzen den jokalari bat ere ez dela jokatu gabe geratuko. Guretzat, batez ere, garrantzitsua da kirol-irteera hori eman ahal izatea eta, gainera, liga bat ematea, neska horiek ohituta dauden mailara egokitzen dena.

Nork egingo ditu entrenatzaile lanak talde honetan?

Ni arduratuko naiz taldeaz. Denboraldi honetan ziurrenik ez dut EBA entrenatzen jarraituko, baina oraindik ez da behin betikoa. Baina nire asmoa EBA uztea da, proiektu berri honen ardura %100ean hartzeko.

Noiz hasiko da Liga?

Ligako egutegia atera da eta hasiera batean urriaren 3an jokatuko dugu lehen partidua Barakaldon. Irailean 3 edo 4 lagunarteko jokatzeko asmoa dugu liga hasi aurretik. Lehen entrenamenduak egiten ari gara ere. Oso garrantzitsuak dira talde berria delako, neskek elkar ezagutu behar dute, ni eta nire entrenatzeko modua ezagutu behar naute ere. Entrenamenduak datorren astean bukatuko ditugu eta abuztuaren 20an ekingo diegu berriro.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen