Iñaki Bilbao “Txikitori” elkartasun adierazpena [Testua: Jaiki]

1
940

Igor Gonzalez presoaren heriotza oraindik hain hurbil egonik, Iñaki Bilbaoren muturreko egoera ere gaurkotasunean kokatu behar dugu, eta horrekin batera, gainerako ehunka preso politiko eta iheslarien egoera latza.

Argazkia: Jaiki.

Gudari Egunaren biharamunean, Jaikik ohar hau kaleratu nahi du, elkartasuna adierazteko Iñaki Bilbao “Txikito” preso politikoari. Dagoeneko gose greba mugagabearen hirugarren astea gainditu du Txikitok, eta osasun aldetik ahultzen hasia da. Horrez gain, komunikazio greba ere aurrera darama, patio orduei eta bisitei uko eginik, protesta modura.

Igor Gonzalez presoaren heriotza oraindik hain hurbil egonik, Iñaki Bilbaoren muturreko egoera ere gaurkotasunean kokatu behar dugu, eta horrekin batera, gainerako ehunka preso politiko eta iheslarien egoera latza. Iñaki Bilbaok independentzia eta sozialismoa jarri ditu bere aldarrikapenen erdigunean, hain zuzen ere horietxek direlako Euskal Herriko zapalketa nazional eta kapitalista gainditzeko, eta preso politiko gehiago ez egoteko berme bakarrak. Ez dago bakeaz hitz egiterik esplotazio kapitalistak, nazio zapalkuntzak eta preso politikoen bahiketak dirauten bitartean. Hortaz, Jaikiren aldetik, babes eta elkartasun osoa eman nahi diogu Iñaki Bilbaori, eta preso politikoen aldarri eta borrokaldiak herrian zabaltzen jarraitzeko konpromisoa hartzen du. Era berean, herritar independentista eta sozialistei dei egiten diegu mobilizazioei adi egoteko.

Horrez gain, aprobetxatu nahi genuke beste behin Arrasateko PNV-PSOE gobernuaren obsesio zentsuratzailea salatzeko, bai Igor Gonzalez preso erailaren inguruko kartel eta pankartak, edota Gudari Eguneko aldarrikapenak etengabe kendu eta apurtu dituztelako, eta Amnistiaren aldeko murala honezkero lau bider ezabatu dutelako, nahiz eta horma berean egin izan diren graffiti zentzugabeek hilabete luzez iraun ohi duten.

Ez duzue gure oroimena, elkartasuna eta borroka grina zuen zentsurarekin itoko.

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen