Iñaki Bilbao ‘Txikito’ presoarekiko elkartasun kontzentrazioa [Testua: Jaiki]

0
716

Iñaki Bilbaok, ‘Txikitok’ gose, komunikazio eta egarri greba dinamika hasi zuen Igor Gonzalez presoaren heriotza eta gero; eta dagoeneko bi hilabete luzeko gose greba eta hainbat egunetako egarri greba jasan ditu.

Testua eta argazkia: Jaiki.

Edozein preso politikoren egoera bidegabea eta latza den arren, gauza jakina da Iñaki Bilbaok Estatuaren eta espetxe politikaren fokuan egotea sufritu duela sarritan, horrek dakartzan neurri gehigarriekin, kartzelan eman dituen 36 urteetan.

Konfrontazioa azken ondorioetaraino eramateko bere hautuarekiko errespetu eta begirunez, dei egiten diegu Arrasateko herritarrei elkartasun erakustaldia egin dezaten, espetxean 36 urtez egon den eta bi hilabetez gose, komunikazio eta egarri grebak jasan dituen preso politiko honen sakrifizioa ezin baitugu ahaztu eta alboratu. Horregatik, babesa ematen diogu herriko plazan, datorren ostiralean, arratsaldeko 19:00etan egingo den elkartasun kontzentrazioari.

Presoak kalera, amnistia osoa!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen