Iñaki Azkoagak ‘Baskonia’ liburua aurkeztu du Kulturaten

0
875

Iñaki Azkoaga arrasatearrak aurkeztu du gaur arratsaldean ‘Baskonia: Una solución al problema del nombre del país de los baskos’ liburua Kulturateko areto nagusiaN. Hau da arrasatearraren bigarren liburua. Aurretik ‘Vasco, ¿cómo se llama tu país? liburua idatzi zuen 2017an.

Azkoagak euskal lurraldeek jaso duten izenei buruzko hausnarketa egin du. “Euskal lurraldeei izen desberdin ugarirekin deitzen zaie. Erabilitako izenen artean País Vasco, Pays Basque, Vasconia, Vasconie, Baskonia, País Vasco-Navarro, Navarra, Nafarroa, Navarre, Euskadi edo Euskal Herria dira euskaraz, gaztelera eta frantsesez erabilienak. Kolore guztietako izen distiratsuak, ez balitz gure herria era nabarian identifikatzeko suposatzen duen kalteagatik”.

Liburu honek gaia ikuspuntu oso batetik, 360º-ko begiradaratik, aztertzea proposatzen du. Egoerak dakartzan zentzugabekeriak deskribatzen ditu, beste herrialde batzuek nola konpondu duten aztertzen du, izenak historian zehar izan duen bilakaera kontatzen du, bilakaera linguistikoa barne. Baina batez ere, analisi soziologiko eredu bat garatzen du, deitura bakoitzak funtziona dezan garrantzitsuak diren alderdi guztiak ebaluatzen dituena. Horrek aukera ematen dio izena modu metodikoan hautatzeko, eta, azkenik, erabilerari alternatiba erreal eta praktiko zehatza proposatzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen