Testua eta kartela: San Felipe Elkarlaguntza.
Bihar, azaroak 3, 18:00etatik 19:30era, Kulturateko Areto Nagusian, San Felipe Elkarlaguntzak ospatuko duen oroitzapen ekitaldiaren deialdia bere bazkide guztiei eta jende guztiari luzatzen zaie. Hizlaria Maite Urzain izango da, dolu egoeratan aditua. Kontuan izan leku-kopurua mugatua izango dela (beraz, bertaratze-baieztapena derrigorrezkoa dela, 943773022 telefonoan izena emanez) eta ekitaldi osoan maskara erabiltzea eta segurtasun eta higiene neurriak errespetatzea derrigorrezkoak izango direla.