Testua: Lanbide.
Iturgin ofiziala:
Iturgin ofiziala behar da Arrasaterako eta inguruetarako. Ur hotz eta beroko instalazioak egin eta konponduko ditu. Hodiak garbituko ditu. Ezinbestekoa: instalazio termikoen eta fluidodunen mantentze-lanetako goi-mailako titulazio teknikoa. 2 urteko esperientzia iturgin gisa, B gidabaimena eta euskara eta gaztelania ondo jakitea. Baloragarria: hotzaren/beroaren ezagutza eta soldaduraren ezagutza. Eskaintzen da: lanaldi jarraitua, hitzarmenaren araberako soldata. Hasteko data: 2022/03/01. Lan-eskaintza honen kodea Lanbiden: 162022001536.
Zerbitzaria:
Kafetegi eta okindegi bateko lanak: kafe eta edari dezberdinak zerbitzatu barran, mahaiak jaso, okindegi eta pasteleri aldeko produktuen salmenta eta garbiketa lanak. Ezinbesteko baldintzak: Aste bukaeretan lan egin ahal izatea, lan egiteko gogoa ea taldeko langilea izatea. Kontratu-mota: Mugagabea. Jornada erdia. Astebukaerak. Hasteko aurreikusitako data: berehala. Lan-eskaintza honen kodea Lanbiden: 162022002319.
Ile-apaindegi laguntzaile:
Arrasaten lanaldi erdiko ile-apaindegiko laguntzailea behar da. Ezinbesteko baldintza: ile-apainketako eta ile-kosmetikako teknikari titulua. ITa betetzeko kontratua. Gutxieneko lan-esperientzia: 3 hilabete. Lan-eskaintza honen kodea Lanbiden: 162022003058.



