Ilaraz bete da gaur Sebero Altube plaza

0
1628

Hori da gaur goizean Sebero Altube plazak erakusten zuen itxura. Asteburua baino lehen euren erosketak egiteko aprobetxatu dute herritar askok, eta plaza ilaraz bete da. Alde batetik, DIA supermerkatura zihoazen pertsonak, ogiaren bila zihoazenak eta merkatuko-plazarantz zihoazenak.

Ia egunero errepikatzen den irudia, eta dagoeneko kuarentenako garai honetako klasiko bihurtu dena. Bizilagun batzuk goizero ilaretan dagoen jende kopuruaz kexatu badira ere, egia esan, hori da agintariek ezarritako osasun babeserako neurriak errespetatzeko modu bakarra.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen