Arizmendi Ikastolak antolatuta, Gazteluondoko DBHko 2. mailako 110 ikasle inguruk kontzientziazioa jorratu dute astean zehar, eta gaur ‘Ikus nazazu’ jaialdia egin dute Begi Sare elkartearekin.

Gazteluondoko DBHko 2. mailako neska-mutilek aste honetan zehar ikusmen murriztuaren inguruko lanketa egin dute.

Ekimen hau Arizmendi Ikastolak Begi Sare elkartearekin batera eraman du aurrera. Aste barruan esaterako “ikasleek esperimentatu dituzte ikusmen murriztua izatearen oztopoak”.

“Gainera, kaleetan ibili dira eta bertan atzeman dituzten oztopoekin zerrenda bat egin dute, balizko konponbideak zehaztu dituzte, eta abar”.

Hortaz gain, ostiraleko jaialdia, gaurko jaialdia, prestatzen aritu dira adibidez “txapa solidarioak sortuz, herritarrek eros ditzaten eta dirua, Begisareren bitartez, ikusmen murriztuaren inguruko ikerketan erabil dadin”.

Jaialdiak gune nagusi bat izan du, Seber Altuben, eta bertan Begisareko standa jarri da. Elkarteko zenbait lagunek ere kontzientziazio lanak egin dituzte.

Helburu berberarekin, ikasleek ikusmen murriztuaren inguruko bi jolasetan parte hartu dute Seber Altuben. Herriko plazan itsutasunaren inguruko beste hiru jolas kontzientziatzaile izan dira, itsua eta gidaria rolekin.

Zaldibarren beste hiru jolas izan dira, eta denera Arizmendiko 110 ikasle inguruk hartu dute parte elkartasunezko ekimen kontzientziatzailean.





Mila Eskerrik languntzeagatik.