Testua: AEK.
Ikuska Lizarralde Baskaran elgetarra aukeratu dute Debagoieneko Korrika arduraduna.
Eskualdeko lehenbiziko batzar guztiak hurrengo bi astetan egingo dira, eta eragileei zuzenean bidaliko zaie deialdia. Bertan landuko da, ohi bezala, herri bakoitzean zer egin, antolaketa, lanak adostu eta banatu, korrika txikiak egingo diren, kulturalaren antolaketa, korrikalagun, karrera……
Dagoeneko martxan dugu kilometroak eskatzeko aukera. Horretarako honako epostara idatzi eta bertatik kudeatuko da dena: korrikadebagoiena@gmail.com Kilometroak laguntzeko kopurua 450€ da taldeentzat eta 600 udal eta enpresa handientzat, aurreko korrikan bezala ( gehiago ere adostu liteke). Beti bezala kilometro hartzaileen kopuruaren arabera banatuko dira kilometro errealak eta zatika egin. Banaketa , lekua, ordena… batzordeetan erabakiko da nola egin herri bakoitzean, eta eskari bereziak edo zer-non lehenesten den kontuan hartzen saiatuko da.
Elgeta, Aramaio, Antzuola eta Oñatiri, oraingoan KORRIKA OFIZIALA bertatik pasatzen ez dela eta, bestelako alternatibak propostuko zaizkie eta gainera bidea egingo da parte har dezaten, modu egoki eta duin batean, ibilbide ofizialean ere.