IKERLANeko Inteligentzia Artifizialeko alorrak 35 urte bete ditu

0
392

Zentro teknologikoa, teknologia horren garapenean Estatuan aitzindari izan dena 1985az geroztik, lortu nahi den portaera ikasteko, haien degradazioa iragartzeko eta gizakien esku-hartzerik behar izan gabe haien gainean urrutitik jarduteko gai diren sistemak garatzeko, hori guztia pertsonen segurtasuna bermatuz.

Testua: IKERLAN.

Makinei pertsonen berezko gaitasunak ematea, hala nola, aurresateko, arrazoitzeko, ikasteko eta problemak ebazteko egokitzeko gaitasuna. Hori da adimen artifiziala, eta horretan dihardu IKERLANeko Datuen Analitika eta Adimen Artifizialeko taldeak duela 35 urtetik. Ikerketa-komunitateak, orduan, oso robotizatutako etorkizuna irudikatzen zuen, robot adimendunekin eta giza itxurako robotekin, gizakiak beren funtzioetan ordezten zituztenak.

Hala ere, adimen artifiziala beste era batera iritsi da, eta ia modu ikusezinean sartu da hainbat alderditan, horietako asko egunerokoak eta funtzionalitate berriak ematen ari direnak. Industria-arloan, datuen eskuragarritasun masiboak (Big Data) eta datuak zenbatu ahal izateko gaitasun izugarriek aukera emango dute, hiru urtetik bost urtera bitarteko epean, lortu nahi den portaera ikasteko, haien degradazioa iragartzeko eta gizakien esku-hartzerik behar izan gabe haien gainean urrutitik jarduteko gai diren sistemak garatzeko, hori guztia pertsonen segurtasuna bermatuz. “Hiru urtean, adimen artifizialak elkarrizketa adimenduna ahalbidetuko du makinekin” dio Josu Bilbaok, IKERLANeko Informazio eta Komunikazio Teknologien arloko arduradunak. Hain zuzen ere, teknologia horren gakoak eta joerak eta industrian eta eguneroko lanean dituen aplikazioak hurbiltzeko, IKERLANek webinar bat antolatu du apirilaren 29an. Ekitaldian adimen artifizialaren erronka eta giltzarri nagusiak jorratuko dira, industria-arloan teknologia horretan oinarritutako irtenbideak praktikan jartzeko. 

Hiru hamarkada industriarako irtenbide adimendunak sortzen

1985az geroztik metatutako ezagutza teknologiko indartsuaren eta teknologia berrietara etengabe egokitzearen ondorioz, zentroa, gaur egun, hainbat irtenbide ikertzen eta garatzen ari da, urte gutxiren buruan, adibidez, aerosorgailu  edo eguzki-panel batek izango dituen matxurak aurreikusteko edo arazo bat ‘autodiagnostikatzeko’ gai diren igogailuetan jartzeko eta mantentze-lanen arduradunari konponketa-modu egokiena adierazteko.

Zentroak lantzen dituen adimen artifizialeko aplikazioek, bere ibilbidean bezala, industriaren benetako beharrei erantzuten diete. Industriak gero eta argiago egiten du teknologia horien alde, makina adimendunagoak izateko tresna gisa. Euskadin eta Estatuan aitzindaria da adimen artifizialaren arloan, eta IKERLANek talentua, ezagutza eta gaitasun teknologikoa bildu ditu industria-sareari adimen artifizialeko teknologiarik aurreratuenak eskaintzeko, euskal enpresen beharren neurriko irtenbideak garatuz. Teknologia-transferentziari esker, zentroak nazioarteko merkatuan lehiakor izaten lagundu du, hainbat sektoretan, hala nola trengintzan, igogailuetan, ekipo-ondasunetan, makina-erremintan edo energian.

Hain zuzen, inguruko konpainiek dituzten benetako erronkei aurre egiteko gaitasun hori da IKERLANen bereizgarri eta balio-ekarpen handia, konpondu nahi den arazoaren ezagutza sakona eta aplikazio praktikoetan eta lehiakortasunean adimen artifizialeko irtenbideak ezartzeko gaitasuna konbinatuz. “IKERLANen berezitasun nagusia da hainbat sektoretarako produktu eta sistema multiteknologikoak garatzeko dugun gaitasuna. Gaitasun hori adimen artifizialaren arloan dugun adituarekin konbinatzen da, industria-produktu eta -sistemei adimena eta funtzionaltasun aurreratuak emateko, eta haien fidagarritasuna bermatzeko. Tren bat, igogailu bat edo aerosorgailu bat bezalako sistema bat adimentsu bihurtzeko, sistema osatzen duten blokeak menderatu behar dituzu lehenik, sendo, seguru eta lehiakorra izan dadin. Horregatik guztiagatik, adimen artifizialeko konponbideak industrian aplikatzen aitzindari gara”, adierazi du Bilbok.

Sistemen plangintzatik autodiagnostikoa egiteko gai diren sistemetara

1985etik, IKERLANek lau ikertzailerekin Adimen Artifizialeko unitatea martxan jarri zuenetik – gaur egun, berrogei pertsona baino gehiago dira talde hori osatzen dutenak- IAren proiektuak garatu ditu Euskadin erreferentzia diren bezero-multzo zabal batentzat, hala nola Ingeteam, Fagor Arrasate edo CAFentzat. Gainera, proiektu enblematikoak garatu ditu, bere Adimen Artifizialaren alorrean historia markatu dutenak, hala nola Metro Bilbaoren plangintza 1995ean edo VEA robota, duela 25 urte IKERLANek garatutako eta Yokohamako (Japonia) robotika-txapelketan saritutako robot mugikorra, etxeko xurgagailu adimendunen teknologia aurreratzen zuena. Taldearen lehen etapetan garatutako proiektuen artean, banku-eragiketetan eta industria-sektoreetan aplikatutako sistema adituak daude.

Gaur egun, FRACTAL da zentro teknologikoak bere aplikazio industrialean IAren abangoardian jarraitzeko lantzen duen proiektu nagusietako bat. Nazioarteko proiektu aitzindaria da, adimen artifizialean oinarritua, eta zenbait teknologia konbinatzen ditu, hala nola edge computing, big data eta 5G, makinei inteligentzia eta gaitasun kognitiboak emateko, energia, garraioa eta industria bezalako sektoreetan.

Adimen artifizialaren arloan, IKERLAN eragile hauekin elkarlanean ari da, besteak beste: CSIC (Zientzia Ikerketako Kontseilu Gorena), Granadako Unibertsitatea, Ouluko Unibertsitatea (Finlandia) eta Nottinghameko Unibertsitatea (Ingalaterra). Euskadin, Mondragon Unibertsitatearekin ez ezik, doktorego-tesiak eta artikulu zientifikoak garatzen ere elkarlanean aritzen da gainerako unibertsitateekin, baita BRTA aliantzako beste eragile batzuekin ere.

IKERLANi buruz

IKERLAN, BRTAko kidea, zentro liderra da teknologiaren transferentzian eta enpresari balio lehiakorra ematen, besteak beste bere ikertzaileen espezializazioagatik. Soluzio integralak eskaintzen ditu, hiru arlo nagusi hauetako hainbat eremu teknologiko uztartuz: Elektronika, Informazio eta Komunikazioko Teknologiak (EIKT); Energia eta Potentzia Elektronika, eta Fabrikazio Aurreratua. 2017an, IKERLANek AENORen egiaztagiria lortu zuen, bere kudeaketa sistema integralagatik (UNE-EN ISO 9001:2015 eta UNE 166002:2014), zeinarekin zentroak I+G+B alorrean duen bikaintasun maila aitortzen baita. Gaur egun, 350 pertsona inguruk osatzen dute langile taldea.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen