Etorkizuneko garraiobideek, autoak izan zein trenak izan, gurpil gaineko ordenagailuen edo adimendun telefonoen gero eta antz handiagoa izango dute. Teknologia digitalen bilakaerak software bitartez garraiobide horietan inplementatzen den funtzionalitate kopurua handitu du; eta sistema horiek dagoeneko hasi dira telefono adimendunetan erabiltzen diren teknologiak eskuratzen, hala nola urrutiko eguneraketak. Beti ere bermatu egiten da sistemak segurtasun azken neurriak txertatuta dituela, eraso zibernetikoetatik babestu ahal izateko.
UP2DATE IKERLANek gidatzen duen proiektu europarra da, eta bere asmoa da merkatu industrialean eragina izatea, hala nola automobilgintzan edo trenbide sektoreetan. Zehatzago esateko, asmoa da teknologia bat garatzea, garraiobideetarako, hala nola auto eta trenetarako, zeinak sistema kritikoen softwarea urrutitik eta era seguruan eguneratzea ahalbidetuko duen. Sistema horietan segurtasuna faktore gakoa da eta akats edo hutsegite batek galera ekonomiko esanguratsuak eragin ditzake –adibidez zibereraso batean-, baita kalte fisikoak eta pertsonen bizitzarako mehatxuak ere.
Horrek hainbat arlotako proiektuak finantzatzen ditu ikerketa eta berrikuntzaren esparruan.
Urrutiko eguneraketen abantailak UP2DATEren lan nagusia izango da softwarea urrutitik eguneratzeko teknologien garapena, betiere prestazio handiko konputu plataformatan. Plataforma horiek gero eta gaitasun handiagoa dute, baina konplexuagoak ere badira, eta horrek arriskuan jar ditzake beren segurtasuna eta egiaztapen kostuak. Horrenbestez, hainbat abantaila dituzte urrutiko eguneratzeek: azken berrikuntzak kontrol sisteman jarri ahal izango dira, adimendun telefonoa izango balitz bezala, eta programazio akatsak zuzendu ahal izango dira, konponketa beharrik gabe edo langileak bertara joan beharrik izan gabe. Bermatu egiten da sistemak segurtasun azken neurriak izatea txertatuta, eraso zibernetikoetatik babestu ahal izateko.
Testuinguru horretan, oso garrantzitsua da bermatzea eguneraketa egin ostean ere sistemak lehen bezain segurua izaten jarraitzen duela, kanpoko balizko erasoak edo intrusioak saihesteko. Arrazoi horrengatik, diseinuan eta eguneratzeko mekanismoan bertan segurtasuna aintzat hartzeaz gain, UP2DATE proiektuak monitorizazio soluzioetan lan egingo du, eta soluzio horiek softwarea eguneratzen den bakoitzean sistemak, aurretik, bitartean eta gerora ere, portaera segurua izango duela gainbegiratzea ahalbidetuko dute.
IKERLANek gidatzen duen proiektuan beste honako erakundeek ere parte hartzen dute: Barcelona Supercomputing Center, CAF Signaling, IAV, Marelli, Offis eta TTTech auto.