“Guztiaren gainetik gure langile, bezero eta kolaboratzaileen osasuna lehenetsiko” dutela adierazi dute Arrasateko kooperatibatik.
Beheko testua: Ikerlan.
“IKERLANen ere dagokigun erantzukizunez jokatu nahi dugu COVID-19 birusak eragindako egoeraren aurrean eta guztiaren gainetik gure langile, bezero eta kolaboratzaileen osasuna lehenetsiko dugu. Horrexegatik, martxoaren 16tik aurrera gure eguneroko lana etxetik egingo dugu, gure egoitzetara joan gabe (egoitzak itxita egongo dira agindu berriak iritsi arte)”.
“Komunikazio teknologiei eta ezarri ditugun arauei esker norbere etxeetatik jarraituko dugu lanean ahalik eta egokien, efizienteak izanez eta era (ziber)seguruan”.